UTS KOMUNIKAZIOA

Hernanin kokatua, komunikazio integralerako agentzia sortzailea gara.

Talde malgu eta diziplina anitzekoa gara, diseinuan eta komunikazioan espezializatua.

Eta horrek zer esan nahi du?

Proiektu bat buruan baduzu, enpresa txiki edo handi bat, lagun diezazukegula: hobeto komunikatzen eta zure bezeroekin konektatzen, sare sozialen edo beste kanal batzuen bidez; irudi hobea ematen eta zure lehiakideengandik bereizten; konfiantza sortzen eta zure marka merkatuan kokatzen/finkatzen.
Horrek emaitza hobeak ematen ditu, eta, azkenean, hori da kontua, ezta?

Ados, eta hori nola egiten da?

Pertsona, profesional edo enpresa bakoitza mundu bat da.
Kasu bakoitza aztertu eta neurrirako plan estrategikoa diseinatzen dugu, batez ere arlo hauetan:

Marken diseinua, sorkuntza eta kudeaketa
Web-diseinua eta esperientzia digitala
Argazkia eta bideoa
Sare sozialetarako marketina

ELKARREKIN LANEAN

× Hitz egiten dugu?