Portugaleteko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Hazten ekimena jarri du abian, herrian ekimena sustatu eta bultzatzeko.
Proiektua ezagutarazi, informatu eta kudeaketa errazteko, marka global bat garatu da, Portugaleteko Udalak bere gain dituen ekintzailetza-arloak biltzen dituena, horietako bakoitza dagokion azpi-markarekin.
hazten.eus webgunea sortu dugu, eta eduki-kudeatzaile bat du, talde teknikoaren eta pertsona ekintzaileen artean informazioa trukatzeko.